Gizakiaren jarduera

Leurtzako bi urtegiak XX. Mendearen hasieran eraiki ziren eta bere ustiapena elektrizitatea sortzeko erabiltzen da, ura presio hodi batetik 250 metro jaisten da, ibaiaz behera dagoen zentrala elikatzeko. Urtegiak eraikitzeko Urroztik iristeko pista bat eraiki zen. Gaur egun, bide hori asfaltatutako landa-bidea da. Ematen du, Anizpe errekako urak kanalizatu nahi izan zituztela Leurtzako urtegiraino, proiektua, ordea, ez zen egin.


HISTORIA pixka bat

Leurtzan gizakia aurre-historiatik egon da, duela 5.000 urte inguru, Pittorzar eta Mugakosoroko trikuharriek, Axerizulotako tumuluak eta Pallueko trikuharriak ematen digute horren testigantza. Artzaintzatik bizi ziren tribuak ziren, ziurrenik nomadak, brontzea ezagutzen zutenak, baina gure artera hilobi-monumentuak besterik ez dira heldu. Pentsatzekoa da orduan basoa ez zela horren zabala izanen eta larreek egungoa baino eremu zabalagoa hartuko zutela.

Embalses de Leurtza-ko UrtegiakErdi Arora arte espazio hau erromatarrek deitu zuten “baskoien basoa” izanen zen, espazio basatia eta bizitzeko desegokia, artzaintzan aritu eta ikatza aterako zutenak. Baso hauetatik, kontinenteko Nafarroa eta itsasoko Nafarroa eta Bidasoako eskualdea lotuko zituen bide sarea egiten joanen da. Bide horietako batzuk harriz babestuko dira, esaterako Urrotz eta Eltzaburu lotzen dituen galtzada. Honez gain, udalerrien espazioak zehazten joanen dira, Zumardenako 1781eko mugarria da honen lekukoa.

Embalses de Leurtza-ko Urtegiak

XIX. mendean zehar Leurtzako ingurunean, Karlistaden garaian zenbait gertaera eman ziren, horien artean azpimarragarriena Larremearreko gudua izan zen, 1835eko martxoaren 12an gertatu zen Espoz y Mina jeneralak zuzendutako tropa liberalen eta Zumalakarregi jeneralak zuzendutako tropa karlisten artean. 1872ko maiatzean, 3. Karlistadan, Ultzamako Orokieta herrian egon zen guduaren ondorioz, Gurutze Gorria Nafarroan lehen aldiz jardun zen.

Belateko errepidea ireki zenean, konpetentzia sortu zen gainerako ohiko mendi-bideen artean merkantziaren garraiorako. Honela, zenbait bideren galtzadak eta zoruak hobetu ziren, adibidez, Zumardenako harrizko bidea.