Leurtzako errekak, Ameztia eta Bidasoa ibaietan uzten ditu bere urak, Kantauri eta Mediterraneo itsasoen uren zatilerroaren iparraldean. Erdi itxia den arro bat da, pagadiz josia eta bertan tuparri eta kretazeozko buztin lurrak dira nagusi. Hauez gain, Soratxipiko hegaletan eta Erlaingo Harrian bestelako material geologikoak aurki daitezke.
Urtegien ingurunearen ezaugarri esanguratsuenak urtegiaren ur-gaina, basoa eta belardia dira, azken hau urtegien ertzeraino iristen da. Espazio berde eta hezea da, hezetasuna behar duten animalia eta landareen habitata da. 1996an ekosistema hau babesteko eta bultzatzeko, Leurtzako Urtegiak Aisiarako Natur Eremu izendatu ziren (308/1996 Foru Dekretua), ondotik, Natura 2000 Sarean sartu zen Belateko ELGaren (Erkidegoko Leku Garrantzitsua) bitartez.