Leurtzako urtegien zaintzarako langileak kontratatzeko dirulaguntza jaso da bertze urte batez
Dirulaguntza hauek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuak ematen ditu.
Azkeneko urtetan bezala naturaguneen erabilera publiko jasangarria sustatzeko Toki Erakundeei ematen zaien dirulaguntza eskuratu ahal izan du Urrotzko Udalak. Dirulaguntza hau Leurtza bezalako naturaguneetako erabilera publikoa modu egokian kudeatu, zaindu eta antolatzeko bideratzeko eta bisitarien ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioa egiteko behar diren langileen soldatei aurre egiteko izaten dira.
Non dago Leurtza
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información en la política de privacidad