Leurtzan jardueraren bat antolatu nahi al duzu?
Urrotz edo Beintza Labaiengo udalei baimena eskatu beharko diezu. Herri-lurren aprobetxamenduari buruzko Ordenantza bete beharko duzu.
Beintza-Labaieneko ordenantza, 2023 azaroaren 14ko NAO 236 aldizkaria
- Oraingoz, barbakoak erabiltzen ahal dira, baina ezbeharrak prebenitzeko, zaintzako ordutegian bakarrik erabiliko dira.
- Kotxez bazatoz, baterian aparkatu eta larre eta bordetarako sarbideak errespetatu. Honez gain, errepide ondoan dagoen mugikortasun eta ikusmen urria duten pertsonendako ibilbidea ere errespetatu.
- Autobusek seinalatutako tokian aparkatu behar dute eta ezin dute urtegietaraino sartu.
- Posible da sua egitea, baina bakarrik horretarako prest dauden erretegietan, inoiz ez larreetan edo basoko beste edozein tokitan. Zabor-edukiontziak erabili eta itxi: honela gauez animaliek zaborra barreiatzea ekidingo dugu.
- Aske dagoen aziendari jaten ematea oso polita da, baina arriskutsua: ohitura hartzen dute eta gero molestatzen dute. Honez gain, ostikadak eta hozkadak ematen ahal dituzte. Gogoratu eremu honetan bisitaria zu zarela eta haiek direla biztanleak.
- Txakurrak lotuta egon behar dute, gainerako erabiltzaileak errespetatzeko eta bioaniztasuna zaintzeko.
- Bainua ez dago zaindua. Bainatzea erabakitzen baduzu, zure ardurapean izanen da.
- Bioaniztasuna zaintzeko helburuarekin, ezin dira piraguak edo bestelako ontzirik erabili, puzgarriak izan edo ez.
- Motorrezko edo bateriazko ibilgailuekin ibiltzea mugatua dago. Bakarrik eremuan sartzeko errepidean eta aparkalekuan ibil daiteke. Mugikortasun urria duten pertsonek aulki elektrikoekin edo antzekoekin ibil daitezke horretarako egokitua dagoen bidean.
- Bakarka edo taldeka kanpatzea debekatua dago. Baita ere irabazi asmoekin edo txapelketa puntuagarriak diren kirol probak ere debekatuta daude, propio emandako baimena dutenak izan ezik. Informazio gehiago lortzeko Urrotz edo Beintza-Labaiengo Udalekin jarri harremanetan.
- Beroa eta eguraldi ona egiten duen egunetan, batez ere udan, bisitari asko egoten da urtegietan, eta ondorioz, aparkatzeko arazoak egoten dira. Pazientzia eta lasaitasuna ezinbestekoak dira naturan egun on bat pasatzeko.
- Edozein anomalia ikusiz gero mendizainei esan. Zerbitzua beti hobetu dezakegu. Eta batez ere, disfrutatu Leurtzan… naturaltasunez!