LEURTZAKO BASOA PR-NA 102

DISTANTZIA 9,690 Km
DESNIBELA 390 m
ZAILTASUNA Erreza
HASIERA Leurtzako informazio etxola
Bidea mendi kordatik doa, batez ere, basotik. Bideak Leurtzako arroa mugatzen du. Ibilbidean zehar honakoak ezagutuko dira: Eltzaburuko galtzada, 1789ko mugarria, Erlaingo Harriko gurutzea, Pittorzarreko trikuharria, Uztakortako usategiak, eta ikatza egiteko zenbait plaza. Bidea Munazorrotz mendiaren tontorrera igotzen da eta inguruneko eta Bidasoaldeko bista zoragarriak ditu. PR bezala balizatua (txuria-horia), ez du zailtasunik, baina lainoarekin adi egon behar da Exkelarreko larre irekietan.

LEURTZAKO BASOA PR-NA 102.1 LEURTZATIK BEINTZA-LABAIENERA

DISTANTZIA 4,910 Km
DESNIBELA +210 m / -440 m
ZAILTASUNA Erdikoa
HASIERA Leurtzako informazio etxola

Leurtza eta Beintza-Labaien lotzen dituen bidea da, ikazkinek garai batean bide hau erabiltzen zuten. Askaldaraino igo behar da PR-NA 102etik. Jaitsiera bide aldapatsu batetik egin behar da eta harri asko ditu lurrean zehar aske.


Ibilbideak-ikusi

Fotos