Zerbitzuak

IRISGARRITASUNA

Leurtzako Aisiako Natur Eremuan Mugikortasun urria duten pertsonek bermatua dute irisgarritasuna eta disfrutatzea honako elementuen bitartez:

APARKALEKUA ETA KOMUNAK: Aparkatzeko bi leku, informazio panel irisgarri bat eta testuak braillen. Aisiarako guneak mahaiak eta iturria ditu eta komun bat.

Embalses de Leurtza-ko UrtegiakEmbalses de Leurtza-ko Urtegiak

EGOKITUTAKO BIDEA: Azpiko urtegia inguratzen duen bideak 2 km inguru ditu, bide guztia moldatua dago ikusmen urria duten pertsonentzako, egurrezko langa baten bitartez eta braillez idatzitako kartel batzuen bitartez. Mugikortasun urria duten pertsonek edo gurpildun aulkian dabiltzanentzat bidea egokitua izan da, baina azpiko urtegian %8a baino gehiagoko maldak daude.

ZERBITZUAK

Arreta eta informazio etxola

Embalses de Leurtza-ko UrtegiakAparkalekuaren ondoan. Leurtzako natur Gunearen informazio panelak: Panel orokor batean, inguruko bidexka guztiak daude, honez gain, beste panel bat dago mugikortasun murriztua duten pertsonentzako. Informazio-etxola mendizainak dauden egun eta orduetan dago zabalik (ikus egutegia).

INSTALAZIOAK

Aparkalekua

Embalses de Leurtza-ko Urtegiak

Leurtzan sartzen den errepidearen bukaeran dago, informazio eta mendizainen bulegoaren ondoan. 50 bat kotxe sartzen dira, gehienak baterian. Honez gain, desgaituentzat bi plaza daude.

Mahaiak eta erretegiak

Embalses de Leurtza-ko Urtegiak

15 mahai eta 2 erretegi unitate (8 bat lagun) daude. Pagoen itzaletan daude eta aparkalekutik hurbil. Urte osoan zehar egin daitezke barbakoak, baina horretarako prest dauden erretegietan bakarrik. Mugikortasun urria duten lagunak bertara sartzeko bidea prest dago.

Komunak eta iturria

Embalses de Leurtza-ko UrtegiakBide nagusiaren ondoan dago komunetako gunea, 4 komun daude (bat mugikortasun urria duten lagunentzako). Komunak zabalik egoten dira mendizainen arreta orduetan. Konketa eta iturria ditu, ura tratatu gabe dago.